Gernika, bonbardaketa ostean
Espainian gerran zegoen, lurralde lagunetan eta etsaietan banatuta (Francoren aldekoak eta Errepublikaren aldekoak). Francoren alde zeuden italiar eta alemaniar tropek bonbardatu zuten Gernika. Francok ukatu egin zuen beti bonbardaketarekin zerikusirik izan zuenik baina gerora frogatuta geratu da aire-armada alemaniarrak Francoren baimena eta laguntza izan zuela.
Garai hartako gerra-material aurreratuena proba moduan erabili zuten.
Herria txiki-txiki eginda utzi zuten Alemaniako kondor legioko guda hegazkinek eta bonbardaketaren ondoren Mola Jeneralak Gernika hartu zuen, handik hirugarren egunera.

Tropa nazionalak Francoren aldekoak, Gernikan sartu zirenean era guztietako soldaduak ziren: italiarrak, alemaniarrak, mairuak eta erreketeak. Horiek sartu zirenerako jende asko jada herritik ihes eginda zegoen. Okupazioaren lehen egunetan soldaduek ogia eta janaria banatu zituzten baina laster etorri ziren gosea eta errazionamendua.
Frankismoak errepresio ideologiko eta kultural gogorra jarri zuen.
Bizkaia ia guztiz hartuta frankistei Bilbo gelditzen zitzaien hartzeko. Aurretik Bilboko inguruko Burdinazko Gernikaren planoak lortu zituzten. "Burdinazko gerrikoa edo CinturĂ³n de hierro" Bilbo inguruan Txorierri eta Galdakao aldetik eraikitako defentsa-sistemari deitu zioten. Hor Eusko gudariak eutsi egin zion Francoren ejertzitoari bi hilabetez, Bilbo defendatzeko asmoarekin.
Gehiago jakiteko: bakearen museoan

Zabaldu
del.icio.us
Nire zorionik beroena emon gura deutsuet Derioko Eskolako ikasleoi egin dozuen lan zoragarriagatik. Gernikako historia bonbardaketa aurretik, ostetik eta gertakaria bera argi eta garbi aurkeztu dozue eta Picassoren Guernica be ikusgarri dago.
Aurrera egin gogotsu orain arte legez.
Idoia Orbe. Gernikako Bakearen Museoa | 2008-04-29 - 16:37:06 GMT 1 #
nire iritziz oso dibertigarria izan da koadroa egitea eta museotara joatea.
Oso ondo pasatu genuen.
nahikari | 2008-05-05 - 14:35:09 GMT 1 #