Gernikako bonbardaketa
1937ko apirilaren 26an, astelehenean, gertatu zen. Azoka eguna zen eta inguruko herrietako pertsona asko Gernikan zegoen.
Lehen hegazkinak arratsaldeko laurak aldera urratu zuen Gernikako zerua hiruzpalau bonba jaurtitzeko.

Handik hamabost minutuetara hasi zen lehen bonbardaketa. Hiru ordutik gora iraun zuen. Bonbardariek bonba asko bota zituzten. Eta azkenean bonbardaketa egiten zuten.
Arratsaldeko zazpi eta erdietan amaitu zen erasoa eta hurrengo egunetan sutan egon zen Gernika.
Gernikak hiri bizkaitarrak 1937ko apirilaren 26an pairatu zuen sarraskia, Kondor Legioa izeneko armada talde naziek egindako Espainiako gerra zibilean baitan eta Francoren armadari lagunduz. Erasoek hiria larriki kaltetu zuten, honen hiru laurdenak, erabat suntsituz. Zutik gelditu ziren eraikinen artean, alde batetik Batzar etxea eta Gernikako arbolak ditugu ikur garrantzitsu bihurtuz. Bestetik, Unzetatarren arma fabrikak ere kalterik ez zuten jasan Francoren alde lanean ari zirelako, gero zabaldu zenez.
Gernikako bonbardaketa jende zibilaren aurka airetik egindako bigarren erasoa izan zen historian, Durangoren ostean, mundu mailan ezagunagoa izan arren.
Bonbardaketaren ondoren Gernika erabat suntsituta gelditu zen. Esan daiteke hilak 250 inguru izan zirela. Gehienak babeslekuetan hil ziren edota mendian zehar ihes egin nahian ametrailatuta.

Zabaldu
del.icio.us
Guztatu zaizue egin duguna?
erantzun!!!!!
6.mailako ikasle bat
cris peña | 2008-05-05 - 14:00:47 GMT 1 #
Seigarren mailakoak hoberenak dira
Jose Pedro | 2008-05-05 - 14:37:20 GMT 1 #