Zumetaren eskutik Gernikara
Seigarren mailako ikasleak gure irakaslearekin Zumetaren Gernika koadroa deskubritu genuen eta Picassoren lanarekin konparatu ondoren gurea margotzea erabaki genuen eta benetan polita gelditu zitzaigula. Ados?

Ez genekien apirilaren 26rako amaituta egongo zenik, baina lortu dugu, eta Gernikako bonbardaketa orain dela 71 urte izan zenez, Derioko eskolakoek bakearen mezu hau zuei guztiei bidali nahi dizuegu egin dugun irudi honen bitartez.
Hemen duzue egin dugun lan guztiaren laburpena, eskolan bertan ikus dezakezue, baina urrun zaudetenentzat hemen ere jarri dizuegu.


Zabaldu
del.icio.us
Irudia benetan zoragarria! Zein tamaina du? Zein teknika edota margo mota erabili duzue?
Montse | 2008-04-30 - 12:13:52 GMT 1 #
Permanente potoloak eta errotulki gris desberdinak erabili ditugu.
Lana 3mx1m neurtzen du.
6.mailako ikasle bat. Andrea Hoyo
Andrea Hoyo | 2008-05-05 - 13:49:20 GMT 1 #
2,5x1 neurtzen du eta errotulki permanenteak erabiliz egin ditugu.
Eskerrik asko interesagaitik Montse benetan.
Muxu handi bat.
Naia
naia macarro | 2008-05-05 - 13:50:48 GMT 1 #
2,5x1 gutxi gora behera neurtzen du eta rotulkiak, margoak eta permanente potoloak erabili genituen.
cris peña | 2008-05-05 - 13:54:57 GMT 1 #
Gutxi-gora behera nire lagunak esan dutenaren arabera neurtzen du.
Iraia Olabarrieta | 2008-05-05 - 13:56:20 GMT 1 #
Gara goizargi eta oihane eta nahi dugu gure irtzia eman.
Asko kostatu zaigu egitea eta pertsona askorekin.
Errotulki askorekin margoztu dugu.
oihane eta goi | 2008-05-05 - 14:03:28 GMT 1 #
oso ondo pasatu dut lan auek egiten nire ustez 6.mailako neska mutilok oso lan polita egin dugu.Niri gustatuko litzaidake errepikatzea plano galtzen ba dugu ere
haizea | 2008-05-05 - 14:05:11 GMT 1 #