Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Euskara han eta hemen

25/04/2008 GMT 1

Gernikako bonbardaketa

normalkuntza @ 15:16

1937ko apirilaren 26an, astelehenean, gertatu zen. Azoka eguna zen eta inguruko herrietako pertsona asko Gernikan zegoen.

Lehen hegazkinak arratsaldeko laurak aldera urratu zuen Gernikako zerua hiruzpalau bonba jaurtitzeko.

 

Horma-irudia Gernika 2

Handik hamabost minutuetara hasi zen lehen bonbardaketa. Hiru ordutik gora iraun zuen. Bonbardariek bonba asko bota zituzten. Eta azkenean bonbardaketa egiten zuten.

Arratsaldeko zazpi eta erdietan amaitu zen erasoa eta hurrengo egunetan sutan egon zen Gernika.

Gernikak hiri bizkaitarrak 1937ko apirilaren 26an pairatu zuen sarraskia, Kondor Legioa izeneko armada talde naziek egindako Espainiako gerra zibilean baitan eta Francoren armadari lagunduz. Erasoek hiria larriki kaltetu zuten, honen hiru laurdenak, erabat suntsituz. Zutik gelditu ziren eraikinen artean, alde batetik Batzar etxea eta Gernikako arbolak ditugu ikur garrantzitsu bihurtuz. Bestetik, Unzetatarren arma fabrikak ere kalterik ez zuten jasan Francoren alde lanean ari zirelako, gero zabaldu zenez.

Gernikako bonbardaketa jende zibilaren aurka airetik egindako bigarren erasoa izan zen historian, Durangoren ostean, mundu mailan ezagunagoa izan arren.

Bonbardaketaren ondoren Gernika erabat suntsituta gelditu zen. Esan daiteke hilak 250 inguru izan zirela. Gehienak babeslekuetan hil ziren edota mendian zehar ihes egin nahian ametrailatuta.

Gernika, bonbardaketa aurretik

normalkuntza @ 09:58

 

horma-irudia Gernika 1

Don Tello kondeak Gernikako hiriburua sortu zuen 1366ko apirilaren 28an. Leku estrategikoak kokaturik zegoen, jatorrian, batetik Bermeotik Durangorako bidean pasatzen zen eta bestetik Bilbotik Elantxoberaino nahiz Lekeitiorako bideek osaturiko bidegurutzea ere Gernikan zegoen. Gainera bide horiek ez ezik, berezko bide bat ere igarotzen zen: itsasadarra.

Euskal hiri tipikoa zen: kaleak paraleloak ziren eta zeharka beste batek mozten zituen. Albo batean eliza kokatzen zen.

Gernika Lumorekin elkartzen denean 1882ean herri garrantzitsua bihurtzen da. Eskolak egiten dira, tailer mekanikoak, arma lantegiak, zapata eta alpargata, esne eta abar zabaltzen dira. Banketxeak, tabernak, dendak ere asko ziren.

Elkarteak, denbora pasatzeko ekintzak ere ugariak ziren: musika, dantza, pilotariak, futbol taldeak, ...

Ondo eta pozik bizi zen jendea Gernikan.

24/04/2008 GMT 1

Zumetaren eskutik Gernikara

normalkuntza @ 12:49

Seigarren mailako ikasleak gure irakaslearekin Zumetaren Gernika koadroa deskubritu genuen eta Picassoren lanarekin konparatu ondoren gurea margotzea erabaki genuen eta benetan polita gelditu zitzaigula. Ados?

Gernika txiki

Ez genekien apirilaren 26rako amaituta egongo zenik, baina lortu dugu, eta Gernikako bonbardaketa orain dela 71 urte izan zenez, Derioko eskolakoek bakearen mezu hau zuei guztiei bidali nahi dizuegu egin dugun irudi honen bitartez.

Hemen duzue egin dugun lan guztiaren laburpena, eskolan bertan ikus dezakezue, baina urrun zaudetenentzat hemen ere jarri dizuegu.

Horma irudi Gernika osoa

11/03/2008 GMT 1

Zumeta ezagutu dugu

normalkuntza @ 15:54

Zumetari buruz gauza asko ikasi dugu, bere bizitza, bere lanak, bere lagunak nortzuk diren, nondik nora ibili den eta egin dituen erakusketak ... Pausuz pausu joan gara informazioak biltzen eta eskolako pasabidean jarri ditugu. Baita adin desberdinetako argazki batzuk ere.

Argazki honetan ikus dezakegu 6 edo 7 urte zituenean, bere estudioan lanak egiten,  ...


Murala

Informazio gehiago hemen topatuko duzu.

Emakume artistak Derio

normalkuntza @ 15:07

Emakumearen eguna orain dela gutxi izan da eta Derioko eskolan lupa jarri dugu emakume artisten gainean. Bai, askotan bezala, lupa jarri behar izaten dugu Euskal herrian eta munduan lan bikaina egin duten eta egiten ari diren emakumeak topatzeko. Gu hasi ginen bilatzen eta Cristina Iglesias, Maider Lopez eta Mari Puri Herrero topatu genituen.

1956an Donostian jaio zen.Cristina Iglesias Eskultorea da. Kimika eta arte ikasketak egin zituen.Bere lanak abstraktuak dira. Beira, burdina, egurra, porlana...erabiltzen ditu.Guggenheimnen bere lan batzuk daude.Madrileko Prado museoaren ateak egin ditu.Alberto Iglesias musikaria bere neba da. “Cometas en el cielo” filmaren musikagatik oscarrerako hautatua izan da.

Maider Lopez MAIDER LOPEZ

1975an Donostian jaio zen. Arte Ederretako ikasketak egin zituen. Arkitekturan doktoratua da. Margoak, argazkiak eta muntaiak egiten ditu.
“Ados Ados” proiektuarekin, 1.000 pertsona titanio kolorekolaminekin, Guggenheimnen handitzea irudikatu zuen.

27/02/2008 GMT 1

Ipuin klasikoen bilduma

normalkuntza @ 15:16

Aizkorri argitaletxeak ipuin klasikoen bildumatxoa atera du eta gomendatu nahi dizuet. Bilduma hau 32 ipuin klasikoez osaturik dago. Besteak beste, ahatetxo itsusia, Hiru txerrikumeak, Sirenatxoa, Katu botaduna, Loti ederra, Peter Pan, ... Zerrenda honetan beste batzuekin batera ikus ditzakezu.

Formato txikian eginak, irudi politak dituzte eta era erakargarrian kontatuta daude.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!