Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Euskara han eta hemen

Atala: Noroteka

20/06/2008 GMT 1

Txoria txori

normalkuntza @ 13:06

Hemen duzue egun hauetan ikasi dugun kanta, gu ez ginen kontzertu horretan egon , baina benetan bibolinaren soinuaz zoragarria gelditu zela!


Hegoak ebaki banizkio
neria izango zen
ez zuen aldegingo.
Bainan honela
ez zen gehiago txoria izango.
Eta nik txoria nuen maite,
Eta nik, eta nik, txoria nuen maite.

19/06/2008 GMT 1

Bigarren zikloko Zumeta-txikia

normalkuntza @ 09:46

IZum-2.1zenburua:

PUZZLEA

3. maila ( Aintzane)

Paper zuria eta tenpera

Zum 2.2

Derio, 2008ko maiatzaren 8a

KOLOREETAKO ZUBIA

4. maila (Asun)

Paper zuria eta tenpera

Derio, 2008ko maiatzaren 8a

Zum-2.4

HODEI-KOLOR

4. maila (Gorka)

Paper zuria eta tenpera

Derio, 2008ko maiatzaren 8a

zum-2-ziklo3.jpg

06/06/2008 GMT 1

Zumetaren lagunak: Mikel Laboa

normalkuntza @ 10:47

Zumetaren bizitza arakatzen bere lagunak deskubritu ditugu. Eta hauen artean, hau sorpresa hau, Mikel Laboa abeslaria aurkitu dugu. Egun hauetan, apur bat gehiago ezagutu dugu eta bere familia, lagunak, diskak eta kantak gure eskolan sartu ditugu. Bai, hiru kanta hauek ikasi ditugu: baga-biga, ...

Laboa osoa

Bere bizitzari dagokionez, hiru toki aukeratu ditugu: Donostia, Lekeitio eta Iruñea. Mikel Laboak lagun asko izango ditu, seguru, baina guk lau hauek gonbidatu ditugu gure eskolako txokora: Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Iñaki Perurena eta Benito Lertxundi.

Lekeitio diska azalean Zumetaren marrazki bat dagoela

Egun da Santimamiñe, Gabriel Arestiren kanta Mikel Laboak musikatu du

Lehen zikloko Zumeta-txikiak

normalkuntza @ 10:46

1 zikloMARRAZKI MAGIKOA

1. maila (Asun)

Paper zuria eta tenpera

Derio, 2008ko maiatzaren 5a

2 ziklo2

URA ZEHARKATZEKO BIDE KOLORETSUAK 

1. maila (Maribe)

Paper zuria eta tenpera

Derio, 208ko maiatzaren 5a

1 ziklo 3TANTAK

2. maila (Jaione)

Paper zuria eta tenpera

Derio, 2008ko maiatzaren 5a

der-1-ziklo4.jpg

OSTADAR MIRESGARRIA

2. maila (Charo)

Paper zuria eta tenpera

Derio, 2008ko maiatzaren 5a

Hirugarren zikloko zumeta-txikiak

normalkuntza @ 10:46

Zum 3.1

UNIBEGI

6. maila (Sorkunde)

Paper zuria eta tenpera

Derio, 2008ko maiatzaren 9a

Zum-3.2

ETORKIZUNEKO TELEBISTA

5. maila (Juan)

Paper zuria eta tenpera

Derio, 2008ko maiatzaren 9a

KOLORETXU MUNDUAZum-3.3

5. maila (Charo)

Paper zuria eta tenpera

Derio, 2008ko maiatzaren 9a

 

20/05/2008 GMT 1

Eskerrik asko Irune

normalkuntza @ 13:20

Benetan eskolako kide askorentzat polita izan dela Mikel Laboaren txikitako argazkiak ikustea eta baten batek nondik atera ditugun galdetu digu. Egia esateko, dirudien baino errazagoa izan da. Ikasleak, gurasoak eta irakasleak ibili gara informazioa bilatzen, eta horrela errazagoa izan da informazio asko eta interesgarria topatzea. Argazkiak, hain zuzen, Bigarren mailako Irunek ekarri zuen liburu batean topatu genituen eta horri esker guztiok ezagutu dugu Mikel Laboaren familia.

Argazkiak horma-irudian jarri genituen, baina, horren ostean, beste galderarekin egin genuen topo: nor da Mikel Laboa? Oraingo honetan ez dizugu erantzuna esango.

Zein da, zure ustez, Mikel Laboa? "erantzunak-idatzi" atalaren gainean sakatu eta bertan idatzi.

laboa fam
Ea zuetariko norbaitek asmatzen duen!

09/05/2008 GMT 1

Zumeta txikiak

normalkuntza @ 11:58

Guztiok gara hizlariak eta guztion artean hizkuntzari eta bizitzari aparteko kolorea ematen diogu. Hori egin zuen Zumetak eta guk ere saiatu gara. Hizkuntza eta artea uztartu ditugu eta gure eskolari aparteko bizitasuna eman diogu. Zerbait eskaintzeko badugula konturatu gara. Eskolako pasabidean gure ondotik pasatu diren ikasle eta irakasle guztiekin sormenaren magia konpartitu dugu, eta egun hauetan zerbait interesgarria egiten ari ginenaren sentsazioaz izan gara.

1 ziklo zumeta-txikiak

Eskola osoan egin dugu lan hau, lehen mailatik 6. mailara arte. Zumetaren lanak eredu bezala hartuta talde bakoitzak, askatasunez, bere irudia sortu du. Proposamenak egiten, eztabaidatzen, erabakiak hartzen ibili gara irudia diseinatu eta koloreztatu arte.

Hona hemen labur bildurik jarraitu ditugun pausuak:

  • Hasieran, gela bakoitzak bere irudiaren bozetoa diseinatu eta margotu du.
  • Tailer egunetan gelan euskara erabiltzen bereziki saiatu diren 5 hizlari pasabidera joan dira eta koadroaren zati bat margotu dute.
  • Lehen taldeak irudia marraztu du eta zati bat koloreztatu du.
  • Hurrengo taldeak bere zatia egin du, aurrekoak egin dutena errespetatuz.
  • Eta horrela, talde guztien lanari ezker, irudia amaitu arte.

28/04/2008 GMT 1

Gure herriak ere, Deriok, jasa zituen bonbak.

normalkuntza @ 08:32

1937ko ekainarn 11tik 12rako gauean hainbat bonba bota zituzten gure hirigunean. Herriko kanposantuan ere hainbat fusilamendu gertatu ziren.

Zaldia

Gernika, bonbardaketa ostean

normalkuntza @ 08:31

Horma-irudia Gernika 3Espainian gerran zegoen, lurralde lagunetan eta etsaietan banatuta (Francoren aldekoak eta Errepublikaren aldekoak). Francoren alde zeuden italiar eta alemaniar tropek bonbardatu zuten Gernika. Francok ukatu egin zuen beti bonbardaketarekin zerikusirik izan zuenik baina gerora frogatuta geratu da aire-armada alemaniarrak Francoren baimena eta laguntza izan zuela.
Garai hartako gerra-material aurreratuena proba moduan erabili zuten.
Herria txiki-txiki eginda utzi zuten Alemaniako kondor legioko guda hegazkinek eta bonbardaketaren ondoren Mola Jeneralak Gernika hartu zuen, handik hirugarren egunera.

Zenena Gernika


Tropa nazionalak Francoren aldekoak, Gernikan sartu zirenean era guztietako soldaduak ziren: italiarrak, alemaniarrak, mairuak eta erreketeak. Horiek sartu zirenerako jende asko jada herritik ihes eginda zegoen. Okupazioaren lehen egunetan soldaduek ogia eta janaria banatu zituzten baina laster etorri ziren gosea eta errazionamendua.
Frankismoak errepresio ideologiko eta kultural gogorra jarri zuen.
Bizkaia ia guztiz hartuta frankistei Bilbo gelditzen zitzaien hartzeko. Aurretik Bilboko inguruko Burdinazko Gernikaren planoak lortu zituzten. "Burdinazko gerrikoa edo Cinturón de hierro" Bilbo inguruan Txorierri eta Galdakao aldetik eraikitako defentsa-sistemari deitu zioten. Hor Eusko gudariak eutsi egin zion Francoren ejertzitoari bi hilabetez, Bilbo defendatzeko asmoarekin.
Gehiago jakiteko: bakearen museoan

 

25/04/2008 GMT 1

Gernikako bonbardaketa

normalkuntza @ 15:16

1937ko apirilaren 26an, astelehenean, gertatu zen. Azoka eguna zen eta inguruko herrietako pertsona asko Gernikan zegoen.

Lehen hegazkinak arratsaldeko laurak aldera urratu zuen Gernikako zerua hiruzpalau bonba jaurtitzeko.

 

Horma-irudia Gernika 2

Handik hamabost minutuetara hasi zen lehen bonbardaketa. Hiru ordutik gora iraun zuen. Bonbardariek bonba asko bota zituzten. Eta azkenean bonbardaketa egiten zuten.

Arratsaldeko zazpi eta erdietan amaitu zen erasoa eta hurrengo egunetan sutan egon zen Gernika.

Gernikak hiri bizkaitarrak 1937ko apirilaren 26an pairatu zuen sarraskia, Kondor Legioa izeneko armada talde naziek egindako Espainiako gerra zibilean baitan eta Francoren armadari lagunduz. Erasoek hiria larriki kaltetu zuten, honen hiru laurdenak, erabat suntsituz. Zutik gelditu ziren eraikinen artean, alde batetik Batzar etxea eta Gernikako arbolak ditugu ikur garrantzitsu bihurtuz. Bestetik, Unzetatarren arma fabrikak ere kalterik ez zuten jasan Francoren alde lanean ari zirelako, gero zabaldu zenez.

Gernikako bonbardaketa jende zibilaren aurka airetik egindako bigarren erasoa izan zen historian, Durangoren ostean, mundu mailan ezagunagoa izan arren.

Bonbardaketaren ondoren Gernika erabat suntsituta gelditu zen. Esan daiteke hilak 250 inguru izan zirela. Gehienak babeslekuetan hil ziren edota mendian zehar ihes egin nahian ametrailatuta.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!