Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Euskara han eta hemen

Artxiboa: Maiatza 2008

20/05/2008 GMT 1

Eskerrik asko Irune

normalkuntza @ 13:20

Benetan eskolako kide askorentzat polita izan dela Mikel Laboaren txikitako argazkiak ikustea eta baten batek nondik atera ditugun galdetu digu. Egia esateko, dirudien baino errazagoa izan da. Ikasleak, gurasoak eta irakasleak ibili gara informazioa bilatzen, eta horrela errazagoa izan da informazio asko eta interesgarria topatzea. Argazkiak, hain zuzen, Bigarren mailako Irunek ekarri zuen liburu batean topatu genituen eta horri esker guztiok ezagutu dugu Mikel Laboaren familia.

Argazkiak horma-irudian jarri genituen, baina, horren ostean, beste galderarekin egin genuen topo: nor da Mikel Laboa? Oraingo honetan ez dizugu erantzuna esango.

Zein da, zure ustez, Mikel Laboa? "erantzunak-idatzi" atalaren gainean sakatu eta bertan idatzi.

laboa fam
Ea zuetariko norbaitek asmatzen duen!

09/05/2008 GMT 1

Zumeta txikiak

normalkuntza @ 11:58

Guztiok gara hizlariak eta guztion artean hizkuntzari eta bizitzari aparteko kolorea ematen diogu. Hori egin zuen Zumetak eta guk ere saiatu gara. Hizkuntza eta artea uztartu ditugu eta gure eskolari aparteko bizitasuna eman diogu. Zerbait eskaintzeko badugula konturatu gara. Eskolako pasabidean gure ondotik pasatu diren ikasle eta irakasle guztiekin sormenaren magia konpartitu dugu, eta egun hauetan zerbait interesgarria egiten ari ginenaren sentsazioaz izan gara.

1 ziklo zumeta-txikiak

Eskola osoan egin dugu lan hau, lehen mailatik 6. mailara arte. Zumetaren lanak eredu bezala hartuta talde bakoitzak, askatasunez, bere irudia sortu du. Proposamenak egiten, eztabaidatzen, erabakiak hartzen ibili gara irudia diseinatu eta koloreztatu arte.

Hona hemen labur bildurik jarraitu ditugun pausuak:

  • Hasieran, gela bakoitzak bere irudiaren bozetoa diseinatu eta margotu du.
  • Tailer egunetan gelan euskara erabiltzen bereziki saiatu diren 5 hizlari pasabidera joan dira eta koadroaren zati bat margotu dute.
  • Lehen taldeak irudia marraztu du eta zati bat koloreztatu du.
  • Hurrengo taldeak bere zatia egin du, aurrekoak egin dutena errespetatuz.
  • Eta horrela, talde guztien lanari ezker, irudia amaitu arte.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!