Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Euskara han eta hemen

Artxiboa: Apirila 2008

29/04/2008 GMT 1

Unkituta gelditu gara

normalkuntza @ 09:06

Apirilaren 15ean Gernikara joan ginen Bakearen museoa bisitatzera eta oso interesgarria iruditu zitzaigun. Bertan, bonba zaharrak ikustea, argazkiak, Begoñaren kontakizuna benetan ikaragarria. Ez baduzue bisitatu, animatu zaitezte. Merezi du eta!

Bonbardaketa jaso zuten pertsonak bizirik irautea eta beraien bertsioa entzutea izan da gehien unkitu gaituena

Burua

Picassoren Gernika lana egiten disfrutatu dugu, oso polita geratu zaigula uste baitugu.

Jasotako informazioa oso zabala izan da, askotan ez dugu den dena ulertu baina irudiak oso baliagarriak izan dira gertatutakoa ulertzeko.

Gernikako bonbardaketa gertaera tragikoa izan arren mundua aldatu eta eraldatu zuen, eta gure memorian izan behar dira horrelako gauzak berriz ez errepikatzeko.

28/04/2008 GMT 1

Gure herriak ere, Deriok, jasa zituen bonbak.

normalkuntza @ 08:32

1937ko ekainarn 11tik 12rako gauean hainbat bonba bota zituzten gure hirigunean. Herriko kanposantuan ere hainbat fusilamendu gertatu ziren.

Zaldia

Gernika, bonbardaketa ostean

normalkuntza @ 08:31

Horma-irudia Gernika 3Espainian gerran zegoen, lurralde lagunetan eta etsaietan banatuta (Francoren aldekoak eta Errepublikaren aldekoak). Francoren alde zeuden italiar eta alemaniar tropek bonbardatu zuten Gernika. Francok ukatu egin zuen beti bonbardaketarekin zerikusirik izan zuenik baina gerora frogatuta geratu da aire-armada alemaniarrak Francoren baimena eta laguntza izan zuela.
Garai hartako gerra-material aurreratuena proba moduan erabili zuten.
Herria txiki-txiki eginda utzi zuten Alemaniako kondor legioko guda hegazkinek eta bonbardaketaren ondoren Mola Jeneralak Gernika hartu zuen, handik hirugarren egunera.

Zenena Gernika


Tropa nazionalak Francoren aldekoak, Gernikan sartu zirenean era guztietako soldaduak ziren: italiarrak, alemaniarrak, mairuak eta erreketeak. Horiek sartu zirenerako jende asko jada herritik ihes eginda zegoen. Okupazioaren lehen egunetan soldaduek ogia eta janaria banatu zituzten baina laster etorri ziren gosea eta errazionamendua.
Frankismoak errepresio ideologiko eta kultural gogorra jarri zuen.
Bizkaia ia guztiz hartuta frankistei Bilbo gelditzen zitzaien hartzeko. Aurretik Bilboko inguruko Burdinazko Gernikaren planoak lortu zituzten. "Burdinazko gerrikoa edo Cinturón de hierro" Bilbo inguruan Txorierri eta Galdakao aldetik eraikitako defentsa-sistemari deitu zioten. Hor Eusko gudariak eutsi egin zion Francoren ejertzitoari bi hilabetez, Bilbo defendatzeko asmoarekin.
Gehiago jakiteko: bakearen museoan

 

25/04/2008 GMT 1

Gernikako bonbardaketa

normalkuntza @ 15:16

1937ko apirilaren 26an, astelehenean, gertatu zen. Azoka eguna zen eta inguruko herrietako pertsona asko Gernikan zegoen.

Lehen hegazkinak arratsaldeko laurak aldera urratu zuen Gernikako zerua hiruzpalau bonba jaurtitzeko.

 

Horma-irudia Gernika 2

Handik hamabost minutuetara hasi zen lehen bonbardaketa. Hiru ordutik gora iraun zuen. Bonbardariek bonba asko bota zituzten. Eta azkenean bonbardaketa egiten zuten.

Arratsaldeko zazpi eta erdietan amaitu zen erasoa eta hurrengo egunetan sutan egon zen Gernika.

Gernikak hiri bizkaitarrak 1937ko apirilaren 26an pairatu zuen sarraskia, Kondor Legioa izeneko armada talde naziek egindako Espainiako gerra zibilean baitan eta Francoren armadari lagunduz. Erasoek hiria larriki kaltetu zuten, honen hiru laurdenak, erabat suntsituz. Zutik gelditu ziren eraikinen artean, alde batetik Batzar etxea eta Gernikako arbolak ditugu ikur garrantzitsu bihurtuz. Bestetik, Unzetatarren arma fabrikak ere kalterik ez zuten jasan Francoren alde lanean ari zirelako, gero zabaldu zenez.

Gernikako bonbardaketa jende zibilaren aurka airetik egindako bigarren erasoa izan zen historian, Durangoren ostean, mundu mailan ezagunagoa izan arren.

Bonbardaketaren ondoren Gernika erabat suntsituta gelditu zen. Esan daiteke hilak 250 inguru izan zirela. Gehienak babeslekuetan hil ziren edota mendian zehar ihes egin nahian ametrailatuta.

Gernika, bonbardaketa aurretik

normalkuntza @ 09:58

 

horma-irudia Gernika 1

Don Tello kondeak Gernikako hiriburua sortu zuen 1366ko apirilaren 28an. Leku estrategikoak kokaturik zegoen, jatorrian, batetik Bermeotik Durangorako bidean pasatzen zen eta bestetik Bilbotik Elantxoberaino nahiz Lekeitiorako bideek osaturiko bidegurutzea ere Gernikan zegoen. Gainera bide horiek ez ezik, berezko bide bat ere igarotzen zen: itsasadarra.

Euskal hiri tipikoa zen: kaleak paraleloak ziren eta zeharka beste batek mozten zituen. Albo batean eliza kokatzen zen.

Gernika Lumorekin elkartzen denean 1882ean herri garrantzitsua bihurtzen da. Eskolak egiten dira, tailer mekanikoak, arma lantegiak, zapata eta alpargata, esne eta abar zabaltzen dira. Banketxeak, tabernak, dendak ere asko ziren.

Elkarteak, denbora pasatzeko ekintzak ere ugariak ziren: musika, dantza, pilotariak, futbol taldeak, ...

Ondo eta pozik bizi zen jendea Gernikan.

24/04/2008 GMT 1

Zumetaren eskutik Gernikara

normalkuntza @ 12:49

Seigarren mailako ikasleak gure irakaslearekin Zumetaren Gernika koadroa deskubritu genuen eta Picassoren lanarekin konparatu ondoren gurea margotzea erabaki genuen eta benetan polita gelditu zitzaigula. Ados?

Gernika txiki

Ez genekien apirilaren 26rako amaituta egongo zenik, baina lortu dugu, eta Gernikako bonbardaketa orain dela 71 urte izan zenez, Derioko eskolakoek bakearen mezu hau zuei guztiei bidali nahi dizuegu egin dugun irudi honen bitartez.

Hemen duzue egin dugun lan guztiaren laburpena, eskolan bertan ikus dezakezue, baina urrun zaudetenentzat hemen ere jarri dizuegu.

Horma irudi Gernika osoa

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!